Español I Euskara

Blog

Aurkitu zure aukera Izarra Gela programan

“Izarra Gela” programa jartzen dugu martxan, langabezi egoeran dauden 30 urte baino gutxiago duten gazteei zuzenduta. Ekimen honen bidez pertsona hauen laneratzea erraztu nahi dugu. Fundazioarekin sinatuko duten hitzarmen bat dela medio, eta 6 hilabetez, berrikuntza, kudeaketa edo lehiakortasun proiektu bat bultzatu beharko dute, bai enpresa-eremuan bai Izarra Fundazioan bertan, kreatibitate eta enpresa arloetan prestakuntza aurreratu bat jasotzen duten aldi berean. Prestakuntza programa honetan parte hartzen duten pertsonek hilabeteko 300€-tako dirulaguntza bat lortu ahal izango dute garraio eta dieta moduan.

Programa hau 2014an jarri zen martxan lehenengo aldiz eta gaur egun enpresa ezberdinetan lanean ari diren 4 gaztek hartu zuten parte. Zentzu honetan, “Izarra Gela” programak langabeziak sortzen duen pasibotasun egoera batetik ateratzea eta jasotako prestakuntzaren eta bultzatutako proiektuaren esparruan dinamizatzea ahalbideratzen du.

Pertsona parte hartzaileek kreatibitatean eta enpresa-kudeaketan prestakuntza jasoko dute, enpresa proeiktu bat bultzatzen duten aldi berean:

– Metrologian eta kudeaketa sistemetan etengabeko hobekuntza enpresarialerako proiektua.
– Fabrikazio arloan erreminteriaren mantentze-lanen inguruko proiektua.
– Produktu berrien ekoizpenerako injenieritza industrialeko proiektua.
– Prospekzio-marketing-kontratazio gaietarako arlo tekniko-komertzialeko proiektua.
– Enpresen kudeaketa-software-n kudeaketarako informatika ingeniaritzako proiektua.
– ERP-en textuinguan informatika ingeniaritzako proiektua.
– Izarra Fundazioaren proiektuak (kazetaritza, difusioa, eta abar.)

Programak 6 hilabeteko iraupena du eta 6 plaza aurreikusten dira. Informazio gehiago nahi baduzu, administracion@fundacionizarra.eu helbide elektronikora idatzi ezazu eta parte hartu nahi izanez gero bidali iezaguzu zure kurrikuluma eta kontatu iezaguzu zergaitik parte hartu nahi duzun helbide berdinera idatziz.

Maiatzan hasten gara!

Mostrar comentarios (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!