BQ enpresaren bazkide fundatzailea, Rodrigo del Prado, Izarra Centre-an
BQ-ren historia ez da hasten garaje batean, baina ia. Istorio hau 2003an Unibetsitate Politeknikoako soto batean hasi zen. Alberto, Rodrigo, Ravin, David, Iván eta Adán ingenieritza ikasleak ziren eta ITEM Colsuting elkarteko kideak ziren. Seiak teknologiaren aldeko kartsuak ziren eta ekintzaile izaerak zuten. 20 urteekin, euren lehen proiektua sortu zuten: MemoriaUSB, enpresa-opari bezala memoria USB-k egokitu zituzten enpresa txiki bat. Horrela, StaTICInnovación lehen pieza jaio zen. Eta horrela enpresa-istorio handi bat jaio zen.
Rodrigo del Pradok, BQ enpresako bazkide fundatzaile eta zuzendari-albokoak, unibertsitateko 6 ikaskideekin enpresa bat sortzea erabaki zuen.
Rodrigo del Prado Izarra Centre-ra etorriko da, USB memoriak saltzen hastetik 5 urtetan sektoreko enpresa handienekin lehiatzera nola pasa den azaltzera.
BQ 12 langileekin hasi zen 2010. urtean eta gaur egun 1000 langile ditu gutxi gora behera. 100 milioi euro fakturatzen ditu, batez ere smarthphonen salmentei esker. Eta gaur egun beraien smartphone-ak Espainian, Portugalen, Frantzian eta Alemanian saltzen dira.
Ekintzaile hauek proiektuan duten fedearen adierazgarri da mozkinak enpresan bertan inbertitzen direla, hazten eta hobetzen jarrai dezan, banatu beharrean.
Informazio gehiago hemen