Español I Euskara

Blog

Egun guztiak dira onak ikasteko

Izarra Fundazioak, irailetik abendura arte doan aldirako, ekintzaileei, enpresei eta Teknotekako erabiltzaileei zuzendutako ikastaro, jardunaldi eta hitzaldi programa ateratzen du. Formatu dinamiko eta parte-hartzaile batekin, Izarra Fundaziotik definitu dugun programak helburu bezala duen publikoarentzat interesgarriak izango diren gaiak jasotzen ditu.

Horrela, TED hitzaldietan oinarritutako ingelesezko solasaldi ziklo baten bidez dituzun ingelesezko ezaguerak hobetuko dituzu, lan elkarrizketeei segurtasun handiagorekin aurre egiteko estrategia ezberdinak ezagutzeko aukera izango duzu, “Ekonomia Urdina” bezelako kontzeptuetan murgiltzeko aukera izango duzu, ekoizteko eta bizitzeko dugun modua birplanteatzea eragingo dizuna, zure erosotasun eremutik irtetzea eta zure ametsak betetzea ahalbideratuko duen bultzada txiki hori jasoko duzu, 4.0 mundu batean enpresek eskatuko dituzten profilak lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzu eta, azkenik, zure enpresaren kanpo-komunikazioa hobetzen ikasiko duzu, mundu interkonektatu honetan geroz eta garrantzitsuagoa den aspektua.

Ikastaroetan, jardunaldietan eta hitzaldietan izena emateko sakatu hemen. Lekuak mugatuak dira beraz ziurtatu zurea lehen bait lehen.


ErmukoappFundazioaren App-a deskargatu ezazu eta ekintza hauei eta prestatzen ari garen beste batzuei buruzko informazioa jasoko duzu: bekak, aplikazioak eta prototipoak garatzeko dirulaguntzak, sariketak,… App-aren bidez Fundazioaren zein Udaletxearen informazio garrantzizkoa jaso ahal izango duzu eta Izarra Fundazioak ematen dizkizun aukerak jakiteko aurrena izan ahal izango zara.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!