Español I Euskara

Blog

Iker Fernández, bihurtu zaitez zure coach-ean

10.000 IRRIBARREEN BIRA ERMUARA IRISTEN DA


Datorren apirilaren 25ean 18.30etan Ermuko IZARRA CENTREn, hizlaria eta garapen pertsonalean aditua den Iker Fernándezek, Abentura Egile bezala ezaguna, “NOLA IZAN ZURE COACH-A BAI BIZITZAN BAI LANEAN” izenburua duen 80´ko dohako hitzaldi motibatzailea emango du.

10.000 IRRIBARREEN bira


Hitzaldi hau, urte honetan zehar Iker Fernándezek “Pasioarekin bizitzea” mezua hedatzeko 10.000 IRRIBARREEN biraren barne kokatzen da.

Bira honen xedea pertsonengan pentsamendu positiboa inspiratzea eta pertsona bakoitzak bere iniziatiben bultzatzailea izatea da. Direnak direla, pertsonalki eta profesionalki errealizatuak sentitzeko bihotz bihotzekoak eta oinak lurrean izanda.

10.000 IRRIBARREEN biraren izena Ikerrek lortu nahi duen helburuak inspiratzen du: mezua 10.000 pertsonetara iristea, hiritik hirira bidaiatzen, eta azaltzen den pertsonak bakoitzetik euro sinboliko bat jasotzea. Diru hau, herriz herri, herri bakoitzeko erakunde kolaboratzaileak erabakitzen duen GKEari emango zaio. Kontzientziatzea eta laguntzea bilatzen duen keinu sinbolikoa.

Ekimen hau, lurralde bakoitzean mezua zabaltzeko, tokiko instituzio eta erakundeei esker gauzatzen da, hauen artean Ermuko Udala eta Izarra Fundazioa.

Errealitate bihurtutako ametsa


6 urteko lanketa baten ondoren 2017 urte honetan errealitate bihurtuko den amets pertsonal bat aurkezteko baliatuko du Iker Fernándezek birako ekitaldi bakoitza. Selfcoaching 360º Garapen Pertsonalerako Masterra, izakera hezigarria duena, berritzailea eta bere metodologia eta ikuskeragatik paregabea. Gaur egun Unibertsitateek eta Eskolek eskeintzen duten ohiko paradigmatik, bai edukietan bai formatuetan, kanpo gelditzen dena. Bizitzaren gai unibertsaletan sakontzen duen soluzioak eskeintzen dituen heziketa programa bat, hala nola, norberaren errealizazioa, betetasuna, bokazioa, erlazio pertsonalak, hezkuntza emozionala, bikote erlazioa, gure seme-alaben hezkuntzaz disfrutatzea, ariketa fisikoa eta elikadura, osasuna eta ongizatea, dirua eta finantza pertsonalak, errealizazio pertsonala eta ekarpena.

Izena-ematea


Izena eman hemen

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!