Español I Euskara

Blog

Estíbaliz Prieto: dotore ekin ezazu

Datorren ostiralean, azaroak 25, arratsaldeko 18,00etan, Izarra Fundazioaren eskutik eta “Izarra Centreko arratsaldeak” solasaldi zikloaren baitan, Estibaliz Prieto izango dugu gure artean. Estibaliz, Instagramen 224.000 jarraitzailerekin, eragin handiko pertsona da momentu honetan moda munduan.

Estibaliz bizkaitarra da eta instagram munduan kasualitatez hasi zen duela lau urte. Ia konturatu gabe, bere argazki eta komentarioak segitzen dituzten jarraitzaile gudaroste bat sortzen joan zen. Momentu honetan, Estibalizek sare sozialetan duen jarduera profesionalizatzea erabaki du eta guri kontatzera dator.

Solasaldi formatuan, bertaratutakoek nahi dutenean galdetzeko aukera izango dute, Instagram munduan nola hasi zen, duen lan metodologia eta, sare sozialen eremuan, nahi duen eragina lortzeko erabiltzen duen estrategia azalduko du. Solasaldia publiko guztiari zuzenduta dago, baina bereziki interesgarria izango da moda munduan interesa duten pertsonentzat eta negozio baten garapenerako sare sozialen erabileragatik interesa duten perrtsonentzat.

Ekitaldia azaroaren 25ean, ostilara, arratsaldeko 18,00etan izango da Izarra Centreko areto nagusian. Izena eman ahal duzu hemen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!