Español I Euskara

Blog

Irailean, garia daukanak erein dezala…

Jarduera ekonomiko guztiek gutxieneko enpresa-kudeaketa maila bat eskatzen dute, hau da, enpresaren produktibitatean eta lehiakortasunean eragina izango duten irizpide eta portaerazko jarraibideen beharra dute. Enpresa-kudeaketaz ari garenean negozio batean eragina duten aspektu ezberdinetaz ari gara: bezeroen arreta, salmentak, marketing-a, lidergoa, denboraren kudeaketa,… Momentu bakoitzean negozioaren ahuldadea ezagutzea eta hau gobernatzen jakitea negozioaren biziraupenerako ezinbestekoa da.

Hau dena kontuan izanda, negozioaren funtsezko gakoak diren hoiek azpimarratu nahi dituen eta ospe profesional haundiko hezitzaileak, Adela Balderas, Santiago Torre, Javier Ondarra eta Iván Gago, emandako enpresa-kudeaketa ikastaroa aurkezten dizuegu. Ikastaroa osorik edo moduluka egin daiteke, interesatzen zaizun hortan izena eman dezakezularik (ikastaroa egin izanaren ziurtagiria modulu guztien orduen %80a eginda soilik emango da).

ENPRESA-KUDEAKETA IKASTAROA. Asteazkero, 15:oo ordutatik 19:00 orduetara, irailaren 9tik azaroaren 11 ra.

(IKASTARO – FITXA)

Lidergoa eta talde lana (8 ordu) – irailaren 9 eta 16an (Fitxa)

– Zure lidergoaren eragina hobetzeko eta haunditzeko trebetasun berriak ezagutu.
– konexio hobeago bat eta lidergo eraginkorrago bat lortzeko modu eraginkorrago batean komunikatu zaitez-
– Zure ingurua kutsatuko duen emoziozko lidergo durunditsu bat garatu ezazu.

Denboraren kudeaketa (4 ordu) – Irailaren 23an (Fitxa)

– Duzun denboraren kudeaketa optimizatu.
– Lehenesten ikasi ezazu.
– Lanean eraginkortasuna haunditzen ikasi ezazu.

Enpresa-estrategia (8 ordu) – irailaren 30ean eta urriaren 7an (Fitxa)

– Enpresen lehiakortasun estrategiaren esentzia ulertu ezazu.
– Gai izan zaitez lehiakideetatik ezberdinduko zaituzten estrategiak zehazten.

Enpresan berrikuntza (4 ordu) – Urriaren 14an (Fitxa)

– Berrikuntza edozein negoziotan bharrezkoa dela ulertu ezazu.
– Ezagutu ezazu Nola jabetu bezeroen benetazko beharrizanetaz.
– Berritzen eta ideiak izaten ikasi ezazu.

Marketing-aren funtsezko gakoak (4 ordu) – Urriaren 21ean (Fitxa)

– Bezeroarentzat balioa sortzen ikasi ezazu.
– Zure enpresaren edo zeure buruaren irudia ezberdindu ezazu.
– Marketing plan on bat diseinatzeko hobetu ezazu zure sormena.

Online Marketing-aren funtsezko gakoak (4 ordu) – Urriaren 28an (Fitxa)

– Ulertu marketing digitala osatzen duten arlo ezberdinak.
– Marketing digiteleko plan bat zirribiorratzen gai izan.
– Zure negozio-modeloan integratu ahal izateko interneteko ekosistema ulertu ezazu.

Salmente teknikak (4 ordu) – Azaroaren 4an (Fitxa)

– Ezagutu eta ulertu zure bezeroak.
– Eskaintza egoki bat ekeini eta modu erakargarrian aurkeztu ezazu.
– Bezeroekin erlazio iraunkor bat eraikitzen ikasi ezazu. Fidelizatu!

Aurkezpen erakargarriak (4 ordu) – Azaroaren 11n (Fitxa)

– Ondo egituratutako eta zirraragarriak diren aurkezpenak egin itzazu.
– Aurkezpenetan antzezten ikasi ezazu: mugimenduak, ahotsa, arnasketa.
– Beldur eszenikoa galdu eta zure lidergoa indartu.

Ikastaroa osorik edo moduluka egiteko, hemen izena eman dezakezu.

*Izarra Fundazioak, ikastaroa hasi baino 48 ordu lehenago, izena eman den modulu bakoitzeko 5€ko bermea eskatuko da. Kasu bakoitzean eskatutako prestakuntzaren %80a gutxienez egin eta gero ditu hau bueltatuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero: administracion@fundacionizarra.eu y 943177159

Show Comments (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!