Español I Euskara

Blog

Izarra fundazioak 2015eko lehen seihilekorako ekintza plana atera du.

Gure web orrialdean aurkitu dezakezun ekintza planean jasotzen diren ekitaldietarako izena emateko epea ireki da. Bertan, interesgarriak izango zaizkizun hitzaldi eta ikastaroak aurkituko dituzula espero dugu. Honela, hitzaldi ezberdinetarako izena eman ahal izango duzu, adibidez Diego Soroak, 2013ko Global Impact Competition irabazi zuen arkitektoa eta teknologia, arkitektura eta gizartearen arteko konbergentzian aditua denaren hitzaldiaz disfrutatzeko aukera izango duzu. Diego Soroak, arkitektoei, inegeniariei, diseinatzaileei, hirigileei, administrazio publikoko teknikariei, etab zuzendutako eta “baikortasunerako teknologiak” izenburua daraman hitzaldia aurkeztuko digu.

Rodrigo Corralek Scrum metodologiatik abiatuta talde-lanari buruz hitzegingo digu. Scrum modu erregular batean aplikatzen diren praktika onen multzo bat da elkarlanean, taldean aritzeko eta proiektu batean ahalik eta emaitza onena lortzeko. Rodrigo Plain Concepts enpresaren jabea da, aholkularitza teknologikoa eta sortzailea eta enpresa mundurako irtenbide teknologikoak, (plataforma anitzeko aplikazioak, jokoak, web, cloud computing, kudeaketa, enpresa-adimena eta enpresaren garapena) eskeintzen dituena.

Hitzaldi hauetaz gain, prestakuntza ikastaro ezberdinak egin ahal izango dituzu: jende aurreko aurkezpenak egiten ikasteko eta proiektuak kudeatzeko eta helburuen arabera lan egiten ikasteko. Honetaz gain, motibazio programa bat jasotzeko aukera, Naturak erabiltzen dituen teknikak eta injenieritzan nola aplikatu ikasteko aukera edo bideojokoen munduan lehen pausoak emateko aukera izango duzu.

Izarra Fundazioaren App-a deskargatu ezazu eta ekintza hauetaz eta prestatzen ari garen beste batzuetaz informazioa jasoko duzu: bekak, aplikazioen eta prototipoen finantzaketa, lehiaketak, etab. App-aren bidez Fundazioaren eta Udaletxearen garrantzizko informazioa jaso ahal izango duzu.

App-a deskargatzeko, Android sistema eragilerako bakarrik oraingoz, zure smartphona “jatorri ezezagunetako” aplikazioak instalatzeko aukera izateko prestatu beharko duzu.

Show Comments (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!