Español I Euskara

Blog

Izarra Fundazioaren martxoaren ekitaldi-agenda

Izarra Fundazioak, teknologia toki garapenaren ardatz bezela hartuta, martxorako aurreikusita dituen ekintzen zerrenda aurkezten du. Horrela, martxoaren 17an eta Izarra Fundazioaren babesarekin Tecnaliaren instalazioetan “Pitch&Pintxo: De Luix a Leycolan. Cuando los planes salen, pero no como estaban previstos” ospatuko da. Leycolaneko kudeatzailea den Juan Bautista Genuak Luix Argiztapen Adimentsua start-uparen buru bezala izan duen esperientzia kontatuko digu, zeinek konkurtso-prozedura bat gainditu ondoren, langileen laguntzarekin, Leycolan start-upari eman zion sorrera.

Ondoren, martxoaren 20an 9.30etatik 13.30etara eta Izarra Centreko instalazioetan Mobincube ikastaroa emango da, garatu itzazu aplikazioak programatu gabe. Ikastaro honetan ikasleek aplikazioak garatzen ikasiko dute inongo programazio hizkuntzarik ezagutzeko beharrik gabe. Mobincube mugikorrentzako eta tabletentzako berezko aplikazio mugikorrak sortzea eta banatzea ahalbideratzen duen online plataforma bat da. Honetarako, programazio ezagutzarik eduki gabe, aplikaziaoak garatzea laguntzen duten oso bisualak diren erreminta batzuk erabiltzen ditu.

Martxoaren 23an, 9.30etatik 13.30etara, Ikaste Prozesuen Ebaluazioa jardunaldia ospatuko dugu. Xedea, esperientzia eta eredu ezberdinak elkarbanatzea enpresan egiten den prestakuntzaren ebaluazioaren lanketarako balio dezaten.

Apirilean eta SPRIren eskutik, Ikusmen Artifiziala Industriaren Kalitatea Hobetzeko jardunaldia ospatuko dugu industriako kalitatea ikuskatu eta kontrolatzeko. Ekoizpen katean kalitatea ikuskatzeko eta kontrolatzeko teknologia honek eskaintzen dituen soluzioak ezagutuko ditugu. Ikusmen artifizialaren eta irudien prozesaketaren oinarriak ezagutzea, erabiltzen diren elementuak ulertzea, bai hardwarea bai softwarea, eta industria inguruetan ikusmen artifizialaren benetako erabilera batzuk ikustea litzateke helburua.

Egun berean, industriarako ikusmen artifizialari buruzko berriketaren atzean, Tecnaliak ETE-an berrikuntza errazteko bere Orainn ekimena aurkeztuko du.

Azkenik, hizlaria eta garapen pertsonalean aditua den Iker Fernández, “bihurtu zaitez zure coach-ean” solasaldia emateko eta selfcoaching 360º Garapen Pertsonalerako Masterra-ri buruz hitz egiteko bere 10.000 IRRIBARREEN birarekin Ermura iritsiko da.

Agenda -pdf

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!