Español I Euskara

Blog

Izarra Fundazioaren programaren edizio berria irekitzen dugu

Beste urte batez Izarra Fundazioak, ekintzailetza eta enpresa-lehiakortasuna laguntzeko estrategiaren esparruan, garapen teknologiko, prestakuntza eta enpresa-sorkuntza bultzatzea helburua dituzten programa desberdinak abian jartzen ditu. Lehen fase honetan, Aula Izarra programa, enpresa haztegiko enpresen hedapenerako laguntza, autonomoen kuota ordaintzeko dirulaguntza, eta prototipoak, aplikazioak, eta web plataformak garatzeko dirulaguntza programak matxan jartzen dira. Guztira, 190.000€ inguru bideratuko dira lau ekintzarako. Gainera, hurrengo egunetan, Izarra fundazioak negoziazioa, adimen emozionala, enpresa-estrategia, etaba-ri buruzko prestakuntza argitaratuko du.

Momentu honetan, ondorenko programak eskeintzen ditugu:

IZARRA GELA

Ekintza honek enpresa proiektu teknologiko berrien sorrera du helburu, bideragarritasun planen garapenen bidez. Esparru honetan, parte hartzaileek tutore baten laguntzarekin 6 hilabeteko epea izango dute negozio plan bat garatzeko, enpresa kudeaketan prestakuntza berezi bat eta hilabeteko 300€ko beka jasoaz. Informazio gehiago.

ENPRESA HAZTEGIKO ENPRESEN HEDAPENERAKO LAGUNTZA

Enpresa haztegian kokatzen diren enpresa ekintzaileen sendotzea laguntzeko helburuarekin, Izarra Fundazioak bezero kopurua handituko duten edo handitu dezaketen hedatze ekintzak lagunduko ditu. Hedatze ekintzaren kostuaren %50 arteko finantzeketa jasoko du enpresak, hedabidea edozein dela, beti ere, lortu nahi den eragina izango duenean, enpresako 1.000€ko mugarekin. Informazio gehiago.

AUTONOMOEN KUOTA ORDAINTZEKO DIRULAGUNTZA

Programa honen bidez, Izarra Fundazioak autonomoen erregimen berezian alta emateak suposatzen duen kostua finantzatuko du 1.000€ko mugarekin, beti ere bideragarria den negozio plan bat aurkezten denean eta laguntza eskatu aurreko 6 hilabeteetan langabezian egon bada. Informazio gehiago.

PROTOTIPOAK, APLIKAZIOAK, ETA WEB PLATAFORMAK GARATZEKO DIRULAGUNTZA

Programa honen helburua aplikazio batean, online plataforma batean edo prototipo baten garapenean oinarritzen diren enpresa-proiektuak abian jartzeko erraztazunak eskeintzea da. Osagai teknologiko garrantzizko bat duen enpresa-proiektu bat garatzen ari diren pertsonei dago zuzenduta eta kostuen %80a arte finantzatzen da, proiektuko 2500€-ko mugarekin. Informazio gehiago.

Show Comments (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!