LAGUNTZA EKONOMIKOAK ESKATZEKO ESKAKIZUNEN AURKEZPENERAKO EPEA ZABALTZEN DA
Gazte ekintzaileek jarduera ekonomiko bat abiarazi eta garatzeko laguntza ekonomikoak eskatzeko eskakizunen aurkezpenerako epea zabaltzen da
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Durangaldeko Udaletxeen finantziazioa duen “Jar zaitez abian” Programaren baitan, 2013ko urtarrilaren 1a eta 2014ko abenduaren 31 bitartean jarduera ekonomikoa hasi duten 16 eta 30 urte bitarteko pertsona ekintzaileei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da. Dirulaguntza hau, urtebetez, autonomoen kuotak ordaintzeko bideratuta dago.
Eskakizunak ondorengo posta elektronikora bidali beharko dira: proyectos@fundacionizarra.eu edo Izarra Centre eraikineko lehenengo solairuko bulegoetan eskura eman daiteke.