Español I Euskara

Blog

LAN-GAITASUNAK TREBATZEKO IKASTAROA

Urriaren 5etik 20ra

Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak eremu pertsonalean zein laboralean erabilgarri diren trebetasun, gaitasun eta jokabideei buruzko ikastaroa bigarren urtez eskeintzen dute, piztutako interes eta eskariari erantzuteko aurreko urtean jasotako balorazio ezin hobeen arabera. Jarduera “Jar zaitez abian” programaren baitan txertatzen da, zeina Durangaldea eskualdeko udaletxeek –gurea tartean- eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duten. Prestakuntza honek, norberaren trebetasunak, auto-konfiantza eta garapen sozial eta laboralerako erreminten ezagutza sustatuz, gazteak lan bilaketa aktibo baterako lagundu eta trebatzeko helburua du.

Ohikoak ez bezalako ikastaroa da, ezberdina, hausnarketa oinarri harturik pertsonengan aldaketa nabarmena eragin nahi duena, hori denbora luzerako edo betirako mantenduaz. Ikastaro produktibo eta motibatzailea da, parte-hartzaileekiko enpatia lan eta horien ikuspuntua lantzen duena, praktikotasun izaera beteaz.

Programaren helburuak ondoko hauek dira:

  • Bakoitzaren sendotasunak eta ahultasunak zeintzuk diren detektatzeko hausnarketa eta auto-ezagutza sustatzea.
  • Bakoitzaren benetako motibazioak detektatzea eta indartzea.
  • Lan munduarekin konektatuko gaituzten gako pertsonalak aurkitzea. Zein da nire balio erantsia?
  • Egoera zehatz bati aurre egiteko momentu bakoitzean egokiena den modua ezagutzearen garrantziaz jabetzea.
  • Ohiko egoerei, bai sozialak bai lan arlokoak, aurre egiteko lagungarriak izango diren komunikazio eta aurre egiteko zenbait abilezia eta estrategia eskuratzea.
  • Komunikatzeko, egoteko edo egiteko modu bakarra ez egotearen eta egoeraren arabera bata edo bestea baliozkoa izan daitekeenaren ideiari buruz hausnartzea.
  • Ahal den neurrian, Ikastarora azaltzen diren pertsonen harreman sozialak hobetzea eta beraz, lan merkatuan txertatzeko aukerak handitzea.

30 urte baino gutxiago baduzu, zure bizitza enplegura zuzendu nahi baduzu eta zure garapen pertsonal eta sozialerako funtsezko gaitasunak eskuratu nahi badituzu eman ezazu izena proyectos@fundacionizarra.eu posta electronikoan edo 943177159 telefono zenbakian.

Show Comments (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!