Español I Euskara

Blog

LANERAKO GAITASUNEI BURUZKO IKASTARO

Izarra Fundazioak, durangaldeko udaletxeek eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duten “Jar zaitez abian” programaren baitan, eremu laboralean eta enplegu bilaketan erabililgarria den trebetasun, gaitasun eta jokabideei buruzko ikastaroa eskaintzen du. Prestakuntza honek, norberaren trebetasunak, autokonfiantza eta garapen soziolaboralerako erreminten ezagutza sustatuz, gazteak lan bilaketa aktibo baterako lagundu eta trebatu nahi ditu.

Programa honen helburuak ondorengoak dira:

– Bakoitzaren sendotasunak eta ahultasunak zeintzuk diren detektatzeko hausnarketa eta autoezagutza sustatzea.
– Bakoitzaren benetako motibazioak detektatzea eta indartzea.
– Lan munduarekin konektatuko gaituzten gako pertsonalak aurkitzea. Zein da nere balio erantsia?
– Egoera zehatz bati aurre egiteko momentu bakoitzean egokiena den modua ezagutzearen garrantziaz jabetzea.
– Ohiko egoerei, bai sozialak bai lan arlokoak, aurre egiteko lagungarriak izango diren komunikazio eta aurre egiteko zenbait habilezia eta estrategia eskuratzea.
– Komunikatzeko, egoteko edo egiteko modu bakarra ez egotearen eta egoeraren arabera bata edo bestea baliozkoa izan daitekeelaren ideiari buruz hausnartzea.
– Ahal den neurrian, Ikastarora azaltzen diren pertsonen harreman sozialak hobetzea eta beraz, lan merkatuan txertatzeko aukerak haunditzea.

Programa honek pertsonengan aldaketa esanguratsu eta iraunkor bat lortu nahi du eta beraiengan eragin onuragarria du. “Orain motibatua sentitzen naiz, baikorragoa. Badakit non nagoen eta, batik bat, argi daukat nora joan nahi dudan. Segurtasunean irabazi dut” Durangon egin diren ikastaroetako batetan parte hartu duen duen pertsona batek esaten duena da. Beste batek “ikastaro emankorra da, motibatzailea eta jendeari egin dezala gomendatzen diot. Etorkizunerako komenigarria litzateke ikastaroa luzatzea, motza gelditzen bait da. Hezitzaileak bikainak dira” dio.

Langabezian baldin bazaude, zure bizitza enplegura zuzendu nahi baduzu eta zure garapen pertsonal eta sozialerako funtsezko gaitasunak eskuratu nahi badituzu eman ezazu izena proyectos@fundacionizarra.eu posta elektronikoan.

Show Comments (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!