Español I Euskara

Blog

Lau gako intra-ekintzailetzarako

Izarra Centre, Maiatzaren 8.

9:00etatik 11:00etara

AURKEZPENA

Enpresek egunero egiten diote aurre merkatuan bizirauteari, beraien produktu eta zerbitzu katalogoa beraien bezeroentzat erakargarriago egiteari, barne talentua eta ezagutza mantentzen saiatzen diren bitartean.

Barne ekintzailetza bera berrikuntza iturri bat eta talentuari eusteko modu bat izan arren, nola egiten da? Barne ekintzailetza egoki bat aurrera eramateko enpresak zeintzuk dira hasierako jarraibideak? Nola detektatu ezarpenerako beharrezko faktoreak ditudan?

HELBURUAK

– Barrutik egiten den berrikuntza prozesu baten ardatzak azaltzea.
– Barrutik egiten den berrikuntza prozesu baten gakoak eta baldintzak ulertzea.
– Benetako berrikukuntza inspirazio iturriak erakundean identifikatzea.
-Atzerriko merkatuen aukerak irudikatzea, bai merkatuei dagokionez bai bezero potentzialeei dagokionez.

NORI ZUZENDUTA

Barne talentua eta hobekuntza hobetuz, kanpo eta barne hazkunderako estrategietan kezka azaltzen duten kudeatzaile eta zuzendariei zuzenduta. Ezagutza atxikitzeko erakundeen barne ahalduntzean aurreratzea, barne hobekuntza erraztea, barrutik sortzen den berrikuntza ahalbidetzea, epeak eta ezagutzak laburtzen, etxeko eta nazioarteko merkatuetan arrakastatsuak izango diren nobedadeak ateratzeko.

PROGRAMA

1. Nola ezagutu barne ekintzaile bat
– Talentuari eustea.
– Motibazioa.
– Enpresarekin lotura.

2. Enpresa-lidergoa, haztegia
– Ahalduntze egoki baterako jarraibideak.
– Kausa/efektu/akats prozesu bat onartzea: arrakasta probabilitatea.

3.Berrikuntza
– Barne iturriak: kontabilitate sistemak, kudeaketa sistemak, sistema araugileak, bezeroen kaxak, aurreko esperientziak.
– Kanpo iturriak: merkatu/bezero aukerak, merkatuari alternatiben probak.

4. Nazioartekotzea
– Enpresen aliantzen bidez partekatua.
– Ikuspegi ez-lokala, naziartekoa baizik.
– Proiektu instituzionalak: Europa, nazioarteko funtsak…

HIZLARIAREN PROFILA

GONZALO MOTA

Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik publizitatean eta harreman publikoetan lizentziatua, Univversity of Housten-etik (USA) Master in Business Administration, Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik Zuzendaritza Finantzario Posgradoa. Industria arloko enpresa nazional eta nazioartekoetan 25 urteko esperientzia du.

Alegiteam S.L. enpresa-aholkularitzako bazkide Zuzendaria da. ETE-ekin eta Enpresa Familiarrekin egiten du lan estrategia korporatiboan, nazioartekotzean, berrikuntzan eta negozio enpresa aktibitate berrien merkaturatzean, Euskadi eta inguruko erkidego autonomoetan, ezberdinak diren enpresa industrialetan proiektu ezberdinak garatuz.

Txostengile eta hizlaria hainbat enpresa-foroetan, enpresa-elkarteetan, garapen eta lehiakortasun entitateetan, hala nola merkataritza ganbaretan. EFQM modeloan ADER ebaluatzaile taldeko partaidea da aldi berean.

Izen-ematea

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!