Español I Euskara

Blog

LEHENENGO SERIOUS GAMES CAMP ERMUAN

Datorren urtarrilaren 25ean, Ermuko Udaletxeak eta Izarra Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako garapen ekonomikoko departamentuaren dirulaguntzarekin, gizarte teknologiei eskainitako udalerri honetako lehenengo Serious Games Camp-a ospatuko dute Ermuko Izarra Centre eraikinean. Serious gamesak eta alegiazko errealitatearen eta errealitate gehituen teknologiek hezkuntza, prestakuntza eta osasunaren sektoreetan sortzen ari diren iraultza eta gaur egungo gizarte erronkei aurre egiteko baliagarriak direla erakustea da helburua. 

Ekitaldiak, prestakuntzari, teknologien erakusketari eta ekintzailetzari eskeinitako gune ezberdinak izango ditu. Horrela, bertaratzen diren pertsona guztientzat, irekia eta dohain izango den programa bat eskeiniko da. Profesional ezberdinek beraien ezagutza eta esperientzia partekatuko dute diseinuaren, teknologiaren, negozio ereduaren, gizarte eraginaren eta finantzaketaren eremuetan

Honekin batera, enpresek eta unibertsitateek beraien produktu berritzaileenak erakusteko esposizio gune bat egongo da. Bertaratzen diren pertsonek serious gamesetan eta, baita ere, teknologietan berriena probatzeko aukera izango dute: errealitate birtuala, errealitate gehitua, mugimenduaren atzematea eta ahotsaren ezagutzea.

Textuinguru honetan, enpresek, pazienteen kolektiboek, mediku komunitateak eta hezkuntza komunitateak merkatuan existitzen diren produktu edo teknologiek betetzen ez dituzten eta beraiek aurre egiten dieten arazoak/beharrak ezagutarazteko aukera izango dute. 4 hilabetez disziplina anitzeko talde batek aukeratutako behar bat garatuko du.

Azkenik, peRtsona ekintzaileek zaintzaileen, inbertitzaileen eta enpresen aurrean beraien proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte eta Izarra Fundazioak 9.000€tako fiantzaketa eskeiniko du berritzaileena eta gizarte eragin handiena duen proiektua martxan jartzeko.. Proposamena Izarra Centren garatu beharko da eta jardun horretarako bertako azpiegiturak eta negozioa sendotzeko beharrezkoak dituen laguntza zerbitzuak dohain izango ditu 6 hilabetez gutxienez.

Ekitaldi honetan parte hartzeko interesa izanez gero, hemen eman dezakezu izena.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!