Español I Euskara

Blog

Trebaturikoak kontratatzeko konpromisoa duen ikastaroa antolatuko dute Orbeak eta Izarra Fundazioak

Ermuko Izarra Fundazioak eta Orbea enpresak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute. Hitzarmen horrek bi konpromiso nagusi ditu; batetik bizikleta mekanikoak prestatzeko ikastaroa eskaini eta gauzatzea langabezian daudenentzat eta, bestetik, trebatze ikastaroa egin eta hori gainditzen duten pertsonak kooperatiban kontratatzea. Ikastaroa datorren asteko ostegunean hasiko da –maiatzaren 12an- eta Izarra Fundazioak xede horretarako hamar mila euro jarriko ditu, sektorean lider den enpresarekin adostu duen hitzarmenean jasotakoari jarraiki. Trebatze ikastaroa 15 pertsonek egin ahal izango dute.

Izarra Fundazioaren eta Orbea S.Kooperatiboaren elkarlanak duen helburu nagusia ermuarrei trabatzeko eta enplegua lortzeko aukerak zabaltzea eta gure industri ehunaren barne dauden enpresei lehiakortasunean aurre egin dezaten laguntzea. Toki-administrazio eta kooperatiba enpresaren elkarlanerako aukera hau Izarra Fundazioaz baliatuz bideratu da eta bere emaitzarik behinena ikastaro egileak kontratatzeko konpromisoa irmoa da. Hori horrela, trebakuntza egiten duten 15 pertsonetatik enpresak gutxienez %60 kontratatuko ditu bere lantegietan jarduteko.

Hortaz, Ermuko bizilaguna izan eta mekanikan erdi edo goi graduko titulua nahiz lan esperientzia badituzu; bizikletaren osagaiak ezagutu; txirrindularitzako zale izan edo ‘trebea’ bizikletaren mantenu lanetan, ezazu zalantzarik eduki. Adi, hauxe duzu aukera paregabea! Bidali zure curriculuma personas@orbea.com postontzi elektronikora lehenbailehen eta maiatzaren 11ko eguerdira artean. Mezuan adierazi “Bizikleten mekanika. Ermuko ikastaroa”. Idatzi eta eskabideak jasotako hurrenkerari jarraiki tratatuko dira. Ez ezazu utzi azken egunerako. Trebatu eta enplegatu zaitez!

Show Comments (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!