Español I Euskara

Izarra Fundazioa, lurralde-balioa sortzera zuzendutako Ermuko Udaletxeak sortutako irabazi asmorik gabeko entitate bat da.

Euskadiko fundazioen erregistroan inskribatuta dago 2012ko azaroaren 21az geroztik.

Bere xede orokorra Ermuko eta bere inguruneko lurralde-eremuan produkzio-sistema eta enplegua bultzatzeko eta garatzeko, zuzenean edo zeharka lagunduko duten jarduera ekonomiko eta sozialak garatzea eta laguntzea da, lurralde garapen eredu sustengarri bat sustatuz, bizi kalitate estandar altuekin.

Zentzu honetan, Ermuaren bideragarritasun sozioekonomikoa bermatzeko helburuarekin, Izarra Fundazioa, kanpotik datorren jarduera ekonomikoa erakartzeko eta gure udalerriko baliabide endogenoak modu eraginkorrenean esplotatzeko toki garapeneko udal politikaren beste baliabide bat da.  Horrela, fundazioaren helburu espezifikoak dira:

Ikerketa, garapena eta berrikuntza, sorkuntza, kultura ekintzailea eta pertsonen gaitasunak eta trebetasunak bultzatzeko ekintzak bermatuz eta sustatuz lurralde lehiakortasuna sustengatzea eta indartzea.

Enpresa-entitateekin, prestakuntza-entitateekin eta teknologi zentruekin elkarlanean proiektu ezberdinak garatuz eta exekutatuz enpresa-dibertsifikazioa sustatzea.

Pertsonen lanbide-gaitasunak eta trebetasunak sustatuz hauen prestakuntza hobetzeko maila ezberdinetako heziketa eta lanbide orientazioa bultzatzea.

Berritzaileak eta dibertsifikatzaileak diren arloetan enpresa-planak garatzen dituzten pertsona ekintzaileak sostengatuz, enpresa berriak sortzeko lurraldean ematen diren aukera erabilgarriak hobetzea.

Inbertsioari, enpleguari eta balio sortzeari dagokionez existitzen diren enpresen  ekarpena hobetuko duen elkarlanean oinarritutako tokiko enpresa-garapen eredu bat bultzatzea

Pertsona eta enpresa lehiakorren ihesa saihestea eta sektore emergenteekin erlazionatutako balio ekonomikoa eta gizarte-balioa erakartzea.

Lehen aipatutako interes orokorreko xedeei erantzuten dieten beste edozein ekimen eta ekintzak.

Zer dela eta Fundazio bat?

Udal-eskuduntzak

Orain arte Udaletxeak berak sustapen ekonomikoa modu eraginkorrean egiten bazuen, zergaitik da beharrezkoa funtzio berdina betetzen duen beste entitate bat sortzea? Nahiz eta, geroz eta gehiago, “tokikoari” garrantzia eman, hiritarrengandik gertuen dauden administrazioen eskuduntzak eta errekurtso ekonomikoak geroz eta murritzagoak direla izan daiteke erantzunik zuzenena. Zentzu honetan, udalerriek sustapen ekonomikoaren, prestakuntzaren eta enpleguaren arloetan eragiteko duten gaitasuna geroz eta murriztuagoa ikusten da, horrela udalerri askok enpresa-lehiakortasuna, ekintzailetza eta talentuak dakarzkion onurak kanpoko eragile batzuk definitutako eremuak bezela ikusten dituzte, eta eremu hauetan zerbait egitea edo eragitea ezinezkoa dela sentitzen dute.

Garapen ekonomikoa

Eremu honetan, Ermuko Udaletxeak, gabezia legegileen eta finantzaketa gabezien gainetik, denboraren poderioz, berezko baliabideak erabiliz eta beste entitate batzuekin elkarlanean, ehun ekonomikoari eta pertsonen enplegatzeko aukerei laguntza emateko egitura garrantzitsu bat sortu du. Hau da, udalerriko enpleguagatik eta ehun ekonomikoagatik udalak duen ardura tradizioak, azken hiru hamarkadetan eratutakoa, mota honetako proiektuak bultzatzeko gaitasuna eskeintzen diote.

Nahiz eta Udaletxeak gaitasun hau izan, muga legegile eta finantzarioek, eta ehun ekonomikoa eta hezkuntza-ehuna lurraldearen etorkizunari buruzko erabaki guneetan sartzeko beharrak, dinamikoak, malguak eta balio erantsia sortzera bideratutako kudeaketa erreminta berrien beharra nahi eta nahi ezkoa egiten dute, dauden baliabideak hiritarrei gerturatzeko eta, behetik gora, aberastasun sozial, cultural eta ekonomikoa sortzeko.

Enpresen partaidetza

Hau dena kontuan izanda, Udaletxetik publikoak ez diren eta, aldi berean, toki garapenean enpresen parte hartzea ekarriko duten beste baliabide batzuk lortzea ahalbideratuko duen egitura juridiko bat sortzearen beharra planteatzen da. Prozesu honen emaitza da Izarra Fundazioa, honen patronatuan Orbea S.Coop., Tenneco Automotive, ZF Lëmforder – TVA, Grupo Idesa, Microdeco eta IDS Ingeniería de Sistemas, S.A bezalako enpresek parte hartzen dutelarik. Fundazioak, izaera pribatua izanik, beste erronka batzuei aurre egitea ahalbideratzen du, toki administrazio bat atzetik edukitzeaz gain, toki garapena bultzatzeko erronka onartu duten enpresa-ehun bat bait du.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!