Español I Euskara

GARDENTASUNA

Izarra Fundazioak, jasotzen dituen eta kontsumitzen dituen baliabideei dagokionez, entitate gardena izan nahi du. Horretarako, beste entitate publiko batek sustatutako entitate bat izanik, Eusko Legebiltzarraren 1994ko ekainaren 17ko 12/1994 Fundazioen Legeak (EHAA 135, 1994/07/15) eta honek izandako aldaketek zehazten dituzten irizpideak errespetatu behar ditu kontratazio publikoei dagokionez.

Web orrialde honek gardentasun horren funtsezko elementua izan nahi du. Horretarako, bertan, egindako kontratazio prozesuen eta egiteko dauden kontratazio prozesuen berri emango da. Gutxinaka edukiz joango da hornitzen eta, edozein kasutan, administración@fundacionizarra.eu posta elektronikora mezu bat bidaliz informazio gehiago jaso ahal izango da.

Komenigarria da azpimarratzea 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duenari dagokiona, ondorengo kontratu motak tipifikatzen direla:

– Obra-kontratuak: eraikuntzako edo injinerutza zibileko lanak.

– Obra publikoko kontzesioa: obra kontratua + beraren ustiapena.

– Zerbitzu publikoen kudeaketa: Administrazioak berea bezela onartzen duen zerbitzu baten kudeaketaren ardura ematen da.

– Hornikuntza: eskuratzea, finantza-errentamendua edo ondasun edo ondasun higigarrien errentamendua (erosketa aukerarekin edo gabe).

– Zerbitzuak: honen helburua jarduera baten garapena sendotzeko prestazioak edo emaitza bat lortzea da. Bertan barneratzen da aintzinako aholkularitza eta laguntza.

– Sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza kontratua: bereziki konplexuak diren prestazioak dituzten kontratuak. Hauetan finantziazioa sektore pribatuak aurreratu dezake (infraestruktura haundiak).

– Kontratu mistoak: ezberdinak diren prestazioak. Aplikazio araua ikuspuntu ekonomikotik garrantzi hadiena duen prestazioaren arabera zehazten da.

KONTRATAZIOA PROZEDURA ZENBATEKOAREN ARABERA.

tabla

*KONTRATU TXIKIA.– Kontratu txikitzat hartuko dira, 50.000 eurotik beherakoak (BEZ kanpo) obra kontratuen kasuan eta 18.000 eurotik beherakoak (BEZ kanpo) zerbitzu eta hornikuntza kontratuen kasuan.

Kontratu hauen iraupena gehienez urte batekoa izango da eta ezin izango da luzatu

Kontratu txikiak, egiteko ahalmena duten eta prestazioa egiteko beharrezkoa den gaikuntza duen edozein enpresariri zuzenean esleitu daitezke.

*PUBLIZITATERIK GABEKO PROZEDURA NEGOZIATUA.– Prozedura hau ondorengo kasuetan erabiliko da:

– 50.000 euro edo gehiagoko (BEZ kanpo) eta 200.000 euro edo gutxiagoko (BEZ kanpo) balioa duten obra kontratuetan. – 18.000 euro edo gehiagoko (BEZ kanpo) eta 60.000 euro de gutxiagoko (BEZ kanpo) balioa duten zerbitzu eta hornikuntza kontratuetan.

Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuan, posible izanez gero, kontratuak zehazten duena egiteko gai diren 3 enpresari eskaintzak eskatzea beharrezkoa izango da, eta esleipena kontratazio organoak justifikatuta aukeratzen duen eskaintzaileari egokituko zaio, eskaintzaile ezberdinak kontsultatu eta gero eta kontratuaren baldintzak horietako batekin edo gehiagorekin negoziatu eta gero.

Prozedura negoziatuan esleipena ezin izango da gauzatu, inongo kasutan, aurrez onartutako aurrekontua baino haundiagoa den zenbateko batengatik.

*PUBLIZITATEAREKIN EGITEN DEN PROZEDURA NEGOZIATUA.– Prozedura hau ondorengo kasuetan erabiliko da:

– 200.000 euro baino gehiagoko (BEZ kanpo) eta 1.000.000 euro baino gutxiagoko (BEZ kanpo) obra kontratuetan. – 60.000 euro baino gehiagoko (BEZ kanpo) eta 100.000 euro baino gutxiagoko (BEZ kanpo) zerbitzu eta hornikuntza kontratuetan.

Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuarekin alderatuz, zeinean gutxienez, kontratuak zehazten duena egiteko gai diren 3 enpresa ezberdinei eskaintzak eskatzeko beharra dagoen, kasu honetan, publizitatearekin egiten den prozedura bulegoa izanik, aurretik egindako publizitatea eskatzen du (EHAA,…) eta interesa azaltzen duen edozein enpresarik konkurrentzian bere eskeintza aurkeztu ahal izango du.

Prozedura negoziatuan, esleipena kontratazio organoak justifikatuta aukeratzen duen eskaintzaileari egokituko zaio, eskaintzaile ezberdinak kontsultatu eta gero eta kontratuaren baldintzak horietako batekin edo gehiagorekin negoziatu eta gero.

Txostenean egindako gonbidapenak, jasotako eskaintzak eta hauek onartzeko edo ez onartzeko arrazoiak jaso beharko dira.

*PROZEDURA IREKIA EDO PROZEDURA MUGATUA.-Prozedura negoziaturako ezartzen diren gutxieneko atalaseak gainditzen direnean, administrazioaren interesen arabera, prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Prozedura irekia, zeinean interesa duen enpresari orok proposamen bat aurkeztu ahal izango duen, eskaintzailearekin kontratuaren baldintzen edozein negoziazio kanpo geldituko delarik. b) Prozedura mugatua, zeinean soilik kontratazio organoak hautatutako enpresariak, beraien eskaera dela medio eta beraien kaudimena kontuan hartuta, aurkeztu ahal izango dituzten proposamenak. Prozedura honetan eskatzaileekin edo hautagaiekin kontratuaren baldintzen negoziazioa debekatuta dago.

Eskaintzaren berri ematearen aurretik, kontratazio organoak kaudimen irizpide objektiboak ezarriak beharko ditu izan. Hauen arabera, proposamenak aurkeztera hautatuak izango diren kandidatuak izango dira gonbidatuak.

Honetaz gain, zenbatekoaren arabera, kontratuak europako komunitate-arautegiaren ildoen eraginpean egongo dira edo ez.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!