Español I Euskara

Blog

Zure app programatu gabe sortu Mobincube erabiliz

Mobincube online plataforma bat da, eta zenbait jatorrizko aplikazio mugikor sortu eta banatzeko aukera eskaintzen du IOS, Android eta Windows Phone sistema eragileak dituzten mugikor eta tabletetarako. Erraz ikusteko moduko zenbait erreminta ditu eta, horien bidez, App bat diseinatu ahal izango duzu programatzen jakin gabe.

Plataforma erabiltzeko ez da software gehigarririk instalatu behar, Internetera konektatutako nabigatzailea baino ez dugu behar. Erreminta malgu bat da eta erraz erabiltzeko moduko programa bat du. Pertsonalizatzeko aukera handia duenez, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko App-a sortu ahal izango dugu.

Gainera, App-a diseinuaren hasierako urratsetik ebaluatu eta probatzeko beharrezkoak diren erremintak ere baditu programak, baita App-en denda nagusietan argitaratzeko eta banatzeko erremintak ere, erabiltzaileak aurkitu eta bere gailuetan instalatu dezan.

Mobincube doan da eta % 100 funtzionala da eta ordaintzeko bertsio guztiak kentzeko moduko publizitatea du. Ondo baino hobeto egokitzen da informatikako oinarrizko ezagupenak dituzten erabiltzaileei eta erabiltzaile aurreratuei.

Tailerrera gailu mugikorra ekartzean gomendatzen dugu.

Helburuak

Mobincube erabiltzeko behar duzuna ikastea, edozein proiektu, negozio, gida, hezkuntza-aplikazio, marka edo produktu aurkezpen, ideia, etab.erako App-a sor dezazun.

Norentzat

Ekintzaileentzat, merkataritza- eta marketin-arduradunentzat, kudeatzaileentzat, enpresentzat, profesionalentzat eta proiektuetan App bat behar duten erabiltzaile ororentzat.

Prezioa: 30€

Izena-ematea: enpresa digitala

Egitaraua

Bertsioak.
Erregistroa.
Aldez aurretiko maketa.
Menuen jarioa.
Editatzeko interfazea.
Txantiloia vs. diseinua zerotik hasita.
Pantailen bidez lan egitea.
Leiho motak.
Barra interaktiboak.
Irudiak eta galeriak.
Taulak eta testuak.
Ekintzak.

Web-edukia.
Google mapak.
Agenda.
App bidezko salmenta.
Etiketak.
Estekak.
Simulazioa eta demoa.
Aurreikustea Apple gailuetan.
Aurreikustea Android-en.
Erabiltzaileentzako PUSH jakinarazpenak.
Argitaratzea.
Publizitatea kudeatzea.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!