Español I Euskara

Blog

Hiru minutuko bideo bat egiten dakizu? Hau da zure lehiaketa

Izarra Fundazioak bideo baten bidez zerbait esateko duten pertsonei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketa bat antolatzen du. Lehiaketaren helburua, ikus-entzunezko baliabideak erabiliz, pertsonen talentua mobilizatzea da hautematen duten errealitatea irudikatu dezaten, eta Gabonak gertu ditugunez, lehiaketaren gaia Gabonak izango da.

Gabonak zoriondu, kritikatu, maitatu, irudikatu, sentitu, gorrotatu, bizi, eta abar, baina gehienez 3 minututan egin ezazu, hau izango bait da nahi duzun hori erakusteko daukazun denbora. Ez gabiltza Steven Spielbergen bila, zure talentua erakutsi iezaguzu; soilik 3 minututan historio bat kontatu behar diguzu.

Erreproduzitzeko gai garen eta online kanal batera igo daitezkeen formatu guztiak onartuko dira. Logikoena bideoak berriak eta originalak izatea izango litzateke, baina kopiatu nahi baduzu, zuk zeuk ikusi.

Bideoaren kalitatea garrantzitsua bada ez da oinarrizkoa. Bideoaren originaltasuna, mezua eta asmoa baloratuko dira gehien bat. Guk kontu onak ditugu gustoko, baina zuk nahi duzuna hel arazi dezakezu.

Parte hartzaile guztiek Izarra Centreko kirol-jertse bat jasoko dute, eta lehenengo hirurek Ermuko Merkatari Elkarteko kide diren dendetan erosteko 600€, 400€ eta 200€-tako erosketa bonoak jasoko dituzte.

Oinarriak

Izena eman ezazu!

Mostrar comentarios (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!