Español I Euskara

Blog

Universitat Oberta de Catalunya Izarra Centre-n aurkezten da.

Universidad Oberta de Catalunya (UOC) Alumni Euskadi eratzeko ekitaldia Ermuan egingo da larunbatean –ekainaren 13an- goizeko 11etatik aurrera.

Jesus Maria Ruiz de Arriaga abokatu ospetsuak hitzaldia emango du, zeinak “enpresa eratu: balioa sortu” titulua duen

Estatuan unibertsitarioen “on line” prestakuntzan liderra den Universitat Oberta de Catalunya erakundeak (UOCk) Euskadin egingo duen lehen jarduera Izarra Centren programatu du, gure udalaren eta Izarra Fundazioaren eskutik. Ekitaldia UOC Alumni Euskadi delakoa aurkezteko da eta larunbatean –ekainaren 13an- egingo da, goizeko 11etatik aurrera Izarra Centreko instalazioetan. Ekitaldi hori “unibertsitatea, enpresa eta lurraldea lotzeko asmo adu, harreman horretatik negozio aukerak eta hazkunde profesionala etor daitezkeelarik interesaturik egon daitezkeen pertsona guztientzat. Hitzaldia eta sarrera libre eta doakoak dira.

UOC Unibertsitatearen Alumni Euskadi atala aurkezteko ekitaldian, Jesus Maria Ruiz de Arriaga abokatu ospetsuaren hitzaldia entzun ahal izango dugu, zeinak “enpresa eratu: balioa sortu” titulua duen. Ruiz de Arriaga, Arriaga eta horri Elkartuta dauden abokatuen bulegoko sortzailea da, egun pil-pilean dagoena preferenteak eta akzioak erosi zituen asko defendatzen aldeko sententzia ugari lortu izan dituelako. Izan ere, milaka epai irabazi izan ditu Bankia bezalako entitateei aurre eginez. Arriaga ekintzaile bat dugu, 45 urterekin Zuzenbidean lizentziatu izan zena, ondoren abokatu bulego ospetsua eratuz. Hizlari bikaina da, edozertaz hitz egiteko gaitasuna duen horietakoa eta berrasmatzeko eta arrakasta lortzeko inoiz berandu ez izatearen eredu da, baldin eta prestakuntza on bat oinarri izaten denean.

Ermuko udalarentzat ohore da Universitat Oberta de Catalunya prestigiodun erakundea bezalako bat gure herrian hartzea eta horrek Izarra Centre eraikinaren instalazioak aukeratu izana gure Erkidego eta lurraldean bere jarduerei hasiera eman eta ezagutarazten hasteko. Izarra Centre aukeratu izanaren arrazoia, eraikinak duen punta-puntako teknologia, bere kokapen estrategikoa Erkidegoko hiru hiriburuetatik distantzia paretsura bitago eta bere espazioen konfigurazioa eta erosotasuna.

Hitzaldia doakoa da eta sarrera librea. Hortaz, anima zaitez eta parte hartu, hemen izena emateaz.

Mostrar comentarios (0)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!